XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txinpartak

Bergarako Lagunak futbito taldeak gaur hasiko du denboraldia Gure Txokoa talde nafarraren aurka 22:15etan Labegaraieta kiroldegian.

Jakingo duzuen moduan, Lagunak elkarteak futbito talde federatua atera du aurten eta Gipuzkoako 2. maila probintzialean arituko da.

Taldearen gastuei aurre egiteko Lagunak elkarteak 500 pezetako bono laguntzak atera ditu.

Jose Romerok eta Mikel Fernandezek zuzenduko dute taldea.

Azken honek zera esan digu: talde oso ona atera dugu eta Labegaraietara joango direnek partidu politak ikusteko aukera izango dute.